sábado, 24 de mayo de 2008

Ordenagailuak eskoletan

Iruzkin hau egiteko Manuel Areak egindako artikulua irakurri behar izan dut.Honek TIC -en integrazioaz eskoletan hitz egiten du eta eurei buruz egiten ditu hain zuzen ere bere ikerketak.
Irakur dezakegu artikulu honetan nola eskoletan baliabide teknologiko ugari dauden baina ez dituztela presentzia nahikorik irakasteko momentuan, hau da, alfabetatze modua ez da digitala izaten, oraindik alfabetztze tradizionala gure artean dago eta ez diogu probetxu nahikorik ematen dauzkagun baliabide teknologikoei.Gizarte honetan, gaurkoan, ezinbestekoa da teknologia berriek ikastea, manipulatzea eta erabiltzea, gure testuinguruaren oinarria teknologian baitago.Hezkuntza sistema berri hau ( tekologia berriena) askoz ere eragingarriagoa eta mamitsua da gaurko gizartea eskatzen eta behar duena ematen betetzen baitu.