ANIMATION VS ANIMATIOR eta LINURU ELEKTRONIKOAREN bideoaren ariketa hauek, moodlen egin nituen baina aproposa ikusi dut hemen eskegitzea, ni izan ezik besteok ere irakur dezaten.Alde batetik, Animatior vs Animation bideoan paint programa ikus dezakegu baina suspertze moduan, hau da, agertzen diren objektu guztiak mugitzen dira, eta han azaltzen diren materialekin zenbait gauza marrazten eta asmatzen dituzte.
Bideo honen bidez lortu nahi den helburua erabiltzaileek paint programan hainbat gauza egin dezaten ikustea da, baina ez da erakusten modu teoriko batean baizik eta modu dinamiko eta era erakargarri batean.Hain zuzen ere agertzen diren pertsonaiak bideo hau erakusten panpin bat da eta era dibertigarrian erakusten ditu paint programaren atal bakoitzak.Niretzako behintzat oso deigarria izan da programaren egitura eta aurkezpen hau,hori dela eta pentsatzen dut haurrentzat askoz ere erakargarria izango dela.
Bigarren bideoan, liburu elektronikoa aurkezten da .Kasu honetan liburu portatil bat aurkezten digu.Honek abantaila eta aurrerapen asko dakartza.Honetan hainbat liburu sar daitezke eta horrez gain, jokoak,notak,argazkiak...etab sar ditzakegu.Liburu elektroniko honekin pisu gutxiago eramango dugu eta askozaz ere erosoagoa da eramateko leku batetik bestera.
Oraindik ez dago pertsona askoren eskumean eta bakarrik interneten bidez eskura daiteke, baina espero dugu hemendik gutxira gero eta jende gehiago erabiltzea; Energi eta paper aurrezkia,ekologiko hautaketa eta mugikortasun gehiago ematea suposatzen baitu.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario