sábado, 24 de mayo de 2008

Teknologia edo Metodologia?

Orain arte ikusi dudan bideoak oso esanguratsuak izan dira denak eta oso ondo isladatzen dute oraingo eta lehengo errealitatea.Kasu honetan, orain ikusi dudan bideoak,erakusten duen moduan lehen eskoletan ez zeuden teknologiarik ( ordenagailuak, priektagailuak...) eta klaseak ematen ziren era pasibo batean , hau da, irakasleak protagonismo osoa hartzen zuen eta ikasleek, berriz, ez zuten ezertarako parte hartzen.Irakasleak bere eskolak ematen zituen liburari jarraituz eta azalpentxoak arbelan idatziz eta umeek bakarrik idazteari eta apunteak hartzeari ematen zioten. Bideo honetan ikusi dugunez baliabide teknologikoak sartzen baditugu klaseetan ikasketa askoz erakargarriagoa, atsegina eta eragingarriagoa izango litzateke.Bide honen bidez ikasleek era aktiboan parte hartzen dutelako eta irakaslearen azalpenaz gain beste motatako iturrietan bilatu ahalk baitute.

Bideo hau errealitatera eramaten badugu...

Ni txikitatik La Salle ikastetxera joan naiz eta bertan burutu ditut nire praktikak (Lehen Hezkuntzako praktikak).Han tailerrak egiten dituzte Euskara eta Lengoaia indartzeko eta normalean tailer horietan ordenagailuak erabiltzen dituzte,bertan hainbat programa aurki ditzakegulako bi hizkuntz hauek hobetzeko eta lantzeko.Honetaz aparte, badaude klase bakoitzan ordenagailu bat. Normalean ordenagailu hori ez da asko erabiltzen, behintzat ni han egondako 3 hilabeteetan bakarrik hirutan edo erabili zuten; bideoaren bat ikusteko, edo ortografia lantzeko hain zuzen ere.

Umeek asko ere gehiago eta hobeto barneratzen dituzte ikasketak teknologien bitartez, berientzat oso motibagarriak direlako eta aktiboa.Baina horretarako ezinbestekoa da irakasleak ondo prestatuta egotea (ondo kontrolatu beharko ditute baliabide hauek) eta metodologia egokia erabili. Teknologia eta metodologia biok batera aldatzen baditugu,ondo bideratutako irakaskuntza egingo dugula ziur nago.