sábado, 24 de mayo de 2008

Education today and tomorrow

Bideo honek klasean ikusi genuen baina orain berriz ikusi dut, orain arte egin ditugun bideoetatik gehien gustatu zaidana izan baita mezua eta formatua direla medio. Oso deigarria izan da,alde batetik bideoan agertzen den hizkuntza ingelesa delako eta bestetik bidali nahi diguten mezua oso hunkigarria izan baita.Gure mundua nola aldatzen ari den gero eta gehiago adierazten digute eta guk ohitu eta egokitu behar garela aldaketa horri.

Irakasleok izango garenok ez gara atzera geratu behar eta behin eta berriz moldatu behar dugu gure irakaskuntza, klaseak emateko era, klasean erabiliko dugun materiala, errekurtsoak...etab.Gure ikasleok ez baitute orain dela 40 urte lan berdinetan lan egingo.Gaur egun lan motak aldatu egin dira eta gure gizartea beste motatako ezagutzak eta baldintzak eskatzen ditu.