domingo, 27 de abril de 2008

Ariño, herri interaktiboa

Terueleko herri txiki batean, Ariñon hain zuzen ere, esperientzia berritzaile bat aplikatu dute.Bere hezkuntza sistema gehienbat TTBBetan oinarritzen da, hau da, oso aurreratuak daude teknologia berrien hezkuntzan.

Sistema honen oinarria, ikasleek TTBBen munduan murgiltzea eta ordenagailuen bitartez ikastea izango litzateke.Nire ustez IKTek herri txikietan arrakasta gehiago izan dute,hurbiltzen baitie kanpoko mundura,ikusmugak zabaltzen eta aukerak eskaintzen dizkie.

Metodo honek ikasleen autonomia sustatzen duelarekin bat nator,bakoitzak bere lan indibiduala eta propioa egin behar baitu eta haurrek euren ezagupen eta heziketen eraikitzaileak direlako.Hemendik gutxira gure gizartea (hezkuntza barne) teknologia
berrien menpean egongo dira, hau da, dena teknologia berrien bidez emango eta erakutziko da.Orain jotzen duguna harrigarritzat (eskola metodo hau,hain zuzen ere) geroxeago gauzarik normalena izango da.

Irakaslearen papera oso garrantzitsua da, nahiz eta protagonismo gehiena ordenagailuak hartu,hark internetetik aukeratzen eta egituratzen du informazioa, iturri ezberdinetik bilatuz eta kontrastatuz,beraz, irakaslearen eguneroko lana behar da.

Munduan dauden gauza guztiak bezala, metodo honek alde txarrak eta onak ditu.Alde batetik autonomia sustatzen du,era dinamikoa eta erakargarria da haurrek ikasteko eta gai izaten dira teknologia berrien mundua erosotasunez erabiltzeko.Beste aldetik,nolabaiteko menpekotasuna sor daitekeelakoan nago.Hori ez gertatzeko irakatsi behar zaie, ordenagailua lan egiteko modu erraz eta erabilgarria dela baina ez dugula abusatu behar.

1 comentario:

Janire dijo...

Ongi etorri danoi!